XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.- Ahozko egoera bat idatziz adierazi.

7.- Ahozko zein idatzizko adierazpenetan zehar-galdera zuzen erabili.

8.- Aditzaren kontzeptua ezagutu.

9.- Ozeneko irakurketa adierazkorra egin.

10.- Ipuina idatzi, komunikazio egoerara egokituz, oinarrizko egituraketa erabiliz, narratzailearen ikuspuntu ezberdinak eskainiz, kohesio prozedura egokiak erabiliz, arau ortografiko eta gramatikalak errespetatuz.

11 .- Idazketa prozesuaren pausoak barneratzen joan: planifikazioa-idazketa-berrikusketa-zuzenketa-berridazketa, norberaren lanaren zuzentasun eta aberastasunerako interesa agertuz.

12.- Sortutako ipuina haur txikiei kontatu, gorputz adierazpen, intonazio, tonu, tinbre eta jario egokiz.

13.- Zortziko handiak buruz ikasi eta kantatu.

Haien neurri eta errimetan trebatu.

14.- Kantua buruz ikasi eta kantatu, hizkuntzarekin gozatuz eta euskal kultura baloratuz.

15.- Hizkuntza idatziarekiko eta kultura eta historiarekiko jakinmina eta interesa garatu.

OHARRAK

Kaixo, zer berri? (86. or.)

Hau da Beleko Irratian entzungo duzuen testua:

TXIRRITAREN GERTAKARIAK

AURKEZLEA: Kaixo lagunak!

Hemen gara orain ere zuei irratsaio polit bezain entretenigarri bat eskaintzeko asmoz.

Txirrita ezaguna egingo zaizue noski.

Bertsolari handia izan zen Txirrita, handia bai gorputzez eta baita bertsolaritzarako zuen dohainez ere.

Baina gaurkoan ez dizkizuegu Txirritaren bertsoak ekarri, bere bizitzako zenbait gertakizun edo pasadizu baizik.

Izan ere Txirrita oso pertsona umoretsua eta xelebrea baitzen.

Beraz, gehiago luzatu gabe hona hemen Txirritari buruzko hiru kontakizun.

Txirritaren ilobak, Jose Ramon Erauskinek, Auspoa liburu-bilduman kontatzen dizkigun pasadizoetan oinarrituz Joxe Luis Gorrotxategi bertsolariak kontatuko dizkigu.

Entzun arretaz!

Aurrera bada, Txirritaren kontuekin.

KONTALARIA: Lehen aipatu dizuegun bezala Txirritan pasadizo batzuk kontatuko dizkizuegu.

Ta pasadizo hoietako bat, lehendabiziko pasadizoa da, Txirrita mutiko zala bere osaban etxera itaulera bidali zutenekoa.

Garai hartan, famili haundiak izaten ziran, etxe bakoitzean seme-alaba asko, eta kalean edo kale inguruan bizi baziran behintzat, gurasoak umeak behin zortzi, hamar edo hamabi urtera iritsi ezkero, bidaltzen zituzten beren osaba-izeba edo beren aiton-amonen baserritara, lanean ikasi batetik eta bestetik, ba, tripa betetzeko aina irabazi zezaten.

Txirrita ere, hala bidali zuten beren gurasoak, bere osaban baserrira lan puska bat egin zezan.

Baina Txirritak, mundu hontan zerbaiti bildurrik eta gorrotorik bazion lanari zion.

Lan asko txarra, gutxi ere bai, batez tamaino ederra esaten zun askotan Txirritak.

Baina, egun baten behintzat, egokitu zitzaion itaulean ibili beharra.

Itaulean da norbait arean edo goldean dabilenean, soroan ganaduen aurrean norbaitek joan behar du, ganaduak beren bidetik, beren marratik ez gora eta ez behera mugitu ez daitezen, zuzen joateko.

Eta lan hori jarri zion osabak Txirritari, mutikoak egiteko moduko lana zalako.

Baina Txiirritari ez zitzaion lan hori gustatzen.

Lelengo itzulian nazkatu zan eta hasi zan esaten:

- Osaba, tripa min daukat. Tripako mina daukat, osaba -esaten zion

Eta osabak hori entzun zuenean, esan zion:

- Bueno, Joxe Manuel, baztarreraino joango gaituk eta han ganaduak itzulitakoan, errezo berezi bat egingo diat.

Bazekiat nik otoitz espezial bat tripako minak kentzen dituna.

Eta Txirritak berriz ere:

- Osaba, tripa min daukat.

Gizarajoak etxera joan nahi zun da, lata eman eta lata eman ari zan.

Halako batean baztarrera iritsi ziranean, osabak esaten dio:

- Joxe Manuel, etzan adi lurrean luze-luze.

Otoitza egingo diat eta.

Eta gure Txirrita, mutiko motza, han jartzen da luze-luze lurrean etzanda.

Eta osabak esaten dio: